Zer da Ransomware-a?
“Is a type of malware that restricts access to the infected computer system in some way, and demands that the user pay a ransom to the malware operators to remove the restriction”.
Hau da, sistema informatiko bat infektatu egiten duen malware mota bat izango litzateke. Normalean, informazio sistemaren karpetak zifratu egiten ditu erabiltzailea horiek ireki ala. Ondoren, zifratutako fitxategiak ondo ikusi ahal izateko pasahitza eskaintzen dio erasotzaileak erabiltzaileari diru kopuru baten truke.
Duela gutxi, argazkian ikus daitekeen e-maila jaso dugu. Deskarga sakatuz gero, Ransomeware-a martxan jarriko litzateke aurreko paragrafoan aipaturiko moduan.
Gure ordenagailua kutsatuko balitz nahi gabe, egin beharrekoa izango litzateke: alde batetik ekipoa itzali. Bestalde teknkari batekin harremanetan jarri. Azkeneko hau, posible ez balitz, sistema antibirusarekin garbituko dugu edo sistema eragilea berriz instalatuko dugu formateatu eta gero. Ondoren, azkeneko segurtasun kopiatik informazio guztia jasoko dugu sisteman berriz integratuz. Hurrats hauek horrela egingo ditugu segurtasun kopia ekipo berean egongo ez balitz noski.
Badago ere “Androiderako Ransomwarea”, hortaz adi eta kontuz ibili.
Erlazionaturiko sarrerak: “Phising”, “Ransomware” Jon Turrillas IKT Zuzenbideko Bloga.
Oso interesgarria ere “Palabra de hacker” “Youtube” kanalean eta euren “Ransomware: qué es y cómo actuar” bideoan jasotako informazioa.
Leave A Comment