Euskararen eguna ospatzeko aitzakiarekin, bide batez ere, gure Web Orrialdearen Euskarazko alea prest daukagula eta horrela gure aportazio txikia eta bultzada emateko Euskarari helarazi nahi dizuegu. Naiz eta lan handia izan euskaraz eta gazteleraz Web Orrialde dinamikoa eta sarrera berriekin mantentzea, uste dugu gai izanen garela desafioa aurrera eramateko. Aldez aurretik barkamena eskatzen dizuegu euskaraz edo gaztelerazko aleetan akatsen bat balego, saiatuko gara Web orrialdea txukun-txukun mantentzen. Bukatzeko azpimarratzea guretzako kooperatiba gisa, ez zaigula modurik hobeagorik bururatzen Euskarako egunean, gure Web Orrialdea hizkuntza honetan aurkeztea baino.

Wikipediaren arabera:

Euskara Euskal Herriko hizkuntza da.[2] Hizkuntza isolatua da, ahaidetasunik ez baitzaio aurkitzen, eta morfologiari dagokionez hizkuntza ergatiboa da. Euskaraz mintzo direnei euskaldun deritze. Gaur egun, Euskal Herrian bertan ere gutxitua dago, lurralde horretan gaztelania eta frantsesa nagusitu baitira.

Euskararen sustrairik zaharrenak (Erromatar Inperioaren aurretikoak) Akitania osoan eta Bizkaiko golkotik Andorraraino bitarteko Pirinioen bi aldeetan agertu dira eta Erdi Aroan behintzat Errioxan eta Burgosko ipar-ekialdean ere hitz egin zela dokumentatuta dago. Gutxitze prozesu latza jasan du, eta etenik gabe lurraldeak galdu. Nafarroa Garaian, bereziki, prozesu hori oso nabarmena izan da azken mendeotan. XIX. mendearenbukaeran eta XX. mendearen hasieran, hainbat intelektual eta politikariren eraginez (Arturo Kanpion, Sabin Arana…) nolabait biziberritu zen, eusko abertzaletasunari estuki loturik. Frankismoan (19361977) jazarpen latza pairatu ondoren, XX. mendearen erdialdetik aurrera hasi da indartzen, idatzizko estandarizazioak lagunduta.

 

Euskara egunero, baita ere lanean.