Jabetza Intelektuala

ONLINE EDUKIEN GAKO JURIDIKOAK

Bihar Donostian egonen gara berriz Jabetza intelektualarekin bueltaka, EHUko IIP-AZP/ PDI-PAS-arekin. Kurtsoko 2. zatiarekin jarraituko dugu, Informatikako fakultatean: ONLINE EDUKIAK KUDEATZERAKOAN KONTUTAN HARTZEKO GAKO JURIDIKOAK #LPI

Faktoria programan, Euskadi irratia

Atzo, asteartea, urriaren 8an, gure lankidea den Ion Turrillas Sabalza (@jonturrillas), elkarriketatu zuten Euskal Irratia Faktorian bertan, jabetza Intelektualari buruz hitz egin zuen. Zehazki, europar zuzentarau proiektu berriari buruz Proposal for a DIRECTIVE OF THE EUROPEAN PARLIAMENT AND OF THE COUNCIL on copyright in the Digital Single Market
COM/2016/0593 final – 2016/0280 (COD)

MoodleMoot Euskadi 2017 UEU

MoodleMoot Euskadi 2017 Gasteizen izango da datorren urriaren 20an, ostirala. Bertan, gure lankidea den Ion Turrillas Sabalza (@jonturrillas) egongo da eta besteak beste, Moodle erabiltzeko gako juridikoei buruz hitz egingo du.

Jardunaldia, Europar Biltzar Jauregian izango da.
Animatu eta puntatu!
Ez pentsatu gehio eta etorri! Jardunaldia, euskaraz izango da.

Hirigorrian, Euskadi Irratia EITB

Aurreko ostegunean 2017-02-09, gure lankidea den Ion Turrillas Sabalza @jonturrillasEuskadi Irratiko Hirigorrian egon zen. Bertan “Pixukideekin” solastu zuen “#ECOMMERCE bat sortzerakoan kontutan hartu behar diren gako juridiko eta segurtasun neurriei buruz”. Eskuragarri duzue ordu bat eta bederatzi. minututik aurrera hemen: Euskadi Irratia Hirigorrian 09-02-2017 #LSSICE #LOPD #ZuzenbideaTransbertsalaDa

Nortasuna Sarean 2017 Jardunaldia

TAPUNTU Kooperatiba-ko lagunek eta PuntuEUS Fundazioak antolatu dute aurten ere, nortasuna Sarean Jardunaldia. Aurreko urtean egin zuten lehenengoz Nortasuna Sarean 2016. Bertan, gure lankidea den Ion Turrillas Sabalza (@jonturrillas), E-Commerce batean gaur egungo gako juridikoak azalduko ditu besteak beste.

Jardunaldia, Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostian, urtarrilaren 26an izango da.
Eman izena!
Animatu eta etorri!

Nortasuna […]

  • Permalink Gallery

    Software eta Teknologia Librearen III. Euskal Mintegian parte hartuko dugu

Software eta Teknologia Librearen III. Euskal Mintegian parte hartuko dugu

Biantik Kooperatibatik gure Ion Turrillas (@jonturrillas) lankidea, Donostian egonen da. Bertan, E-Commerce bat zabaltzeko gako juridikoak azalduko ditu Software eta Teknologia Librearen III. Euskal Mintegian. Tabakalerako Hirikilabs Laborategian lauretatik aurrera, azaroaren 17an.

Jabetza intelektuala Kukuxumusu auzia

Jabetza intelektuala puri purian dago uztailan emandako Kukuxumusu auziagatik. Ainara Arratibel  (@ainaraarratibel) kazetariak, elkarhizketatu zuen Biantik Kooperatibatik gure Ion Turrillas lankidea dena (@jonturrillas) iritzi juridikoa emateko Berria egunkarian Norena da zezena? aipatutako kazetariak egindako artikuluan.

  • Permalink Gallery

    LPI-JIL-aren erreformari buruz hitz egiten EITBen (Teleberri-ETB2)

LPI-JIL-aren erreformari buruz hitz egiten EITBen (Teleberri-ETB2)

Biantik Kooperatibatik gure Ion Turrillas lankidea den (@jonturrillas) bidez, 2015. urtea hasi genuen EITB-eko albisteetan ageriz. Hain zuzen ere aurreko ostiralean, alegia, urtarrilaren 2an LPI-JIL-aren erreforma polemikoari buruzko elkarrizketa egin baitziolako Jasone Agirre kazetariak (EITB-Anboto @AgirreGarita). Elkarrizketan, parte hartu zuen ere gure Olatukoop-eko kide den (@OlatuKoop) Gorka Julio (@teketen) Talaios Kooperatibako kooperatibista (@Talaioskoop). Gorka Juliok ikuspegi praktikoago eta teknikoago bat eman zion gaiari, erabiltzaileen ikuspegitik gaia jorratu zuen.

Ion […]

  • Permalink Gallery

    BERRIAn Argitaratu zuten artikulua: «Editoreek jasoko dute tasaren dirua, ez kazetariek»

BERRIAn Argitaratu zuten artikulua: «Editoreek jasoko dute tasaren dirua, ez kazetariek»

Aurreko ostiralean alegia, abenduaren 12an, argitaratu zuten Berrian, Urtzi Urkizu kazetariak (@urtziurkizu) egindako artikulua Jabetasun Intelektual Legearen erreformari buruzkoa,

«Editoreek jasoko dute tasaren dirua, ez kazetariek». Bertan gure kide den Ion Turrillas-i (@jonturrillas) egin zioten elkarrizketa gai horri buruz, informazio gehiagorako irakurri: Berri osoa

Durangoko Azokan egongo gara, Kabi@ Gunean

Datorren astelehenean, abenduak 8, Durangoko Azokan egongo gara Kabi@ gunean (@kabiadurango). Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiegu gure ezin besteko Enpresarean (@enpresarean ) eta Olatukoop-eko (@olatukoop) lagunei eta noski Durangoko Azoka (@kabiadurango) berari, berriz han egoteko aukera eman digutelako.

Han ere izango dira Talaios Kooperatiba-koek (@TalaiosKoop) “Nola gauzatu zure ekimen teknologikoa: kultura libretik, kooperatibismo askerari buruz […]