Euskara

ETZIPMn gure lehenengo sarrera

Aurreko egunean hitz egin genuen irratian #Roaming-ari buruz eta gaur ETZIpmko blogean egin dugu gure lehenengo sarreratxoa, hemen hasiera:

Marisa Buhr
Roaming-a Europako Batasunean, bukatu al dira fakturako sorpresak?
Datorren ekainaren hamabostean roaming-a Europako Batasunean desagertuko dela esan genezake, berri ona oro har erabiltzaileentzat, hala ere, egonen dira zenbait salbuespen bere aplikazioan eta hauek izango dira, hain […]

Faktorian Euskadi Irratia EITB

Aurreko ostiralean, alegia 2017-06-09, gure lankide den Ion Turrillas Sabalza (@jonturrillas) Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan egon zen Roaming-a eta Europar Batasun Komisioaren 2016/2286 Erreglamenduaz solazteko.

Audioa entzuteko click egin argazkian:

 

#IKTZuzenbidea #ZuzenbideaTransbertsalaDa #Roaming #EITB

Nortasuna Sarean 2017 Jardunaldia

TAPUNTU Kooperatiba-ko lagunek eta PuntuEUS Fundazioak antolatu dute aurten ere, nortasuna Sarean Jardunaldia. Aurreko urtean egin zuten lehenengoz Nortasuna Sarean 2016. Bertan, gure lankidea den Ion Turrillas Sabalza (@jonturrillas), E-Commerce batean gaur egungo gako juridikoak azalduko ditu besteak beste.

Jardunaldia, Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostian, urtarrilaren 26an izango da.
Eman izena!
Animatu eta etorri!

Nortasuna […]

  • Permalink Gallery

    Software eta Teknologia Librearen III. Euskal Mintegian parte hartuko dugu

Software eta Teknologia Librearen III. Euskal Mintegian parte hartuko dugu

Biantik Kooperatibatik gure Ion Turrillas (@jonturrillas) lankidea, Donostian egonen da. Bertan, E-Commerce bat zabaltzeko gako juridikoak azalduko ditu Software eta Teknologia Librearen III. Euskal Mintegian. Tabakalerako Hirikilabs Laborategian lauretatik aurrera, azaroaren 17an.

Jabetza intelektuala Kukuxumusu auzia

Jabetza intelektuala puri purian dago uztailan emandako Kukuxumusu auziagatik. Ainara Arratibel  (@ainaraarratibel) kazetariak, elkarhizketatu zuen Biantik Kooperatibatik gure Ion Turrillas lankidea dena (@jonturrillas) iritzi juridikoa emateko Berria egunkarian Norena da zezena? aipatutako kazetariak egindako artikuluan.

Poltsiko interpreteak, Interprest

Biantiketik plazerra izan da guretzako elkarlanean ibiltzea gure Talaios Koperatibako lagunekin (www.talaios.net). Hainbat abenturetan ibili izan eta gero, esate baterako Olatukoopen (www.olatukoop.net) besteak beste. Oraingoan ordea,“Interprest” proiektuan, Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburua (DSS/2016) esparruaren baitan izan da.

Baina zer da Interprest delakoa?

Poltsiko-interprete bat, aldibereko interpretazio sistema eramangarri eta librea da. Haririk […]

Alleup! Bigarren eskuko gauzak sal erosteko Appa

Eskuragarri dago iOS-en eta Android-en Jeitsi orain!

  • Permalink Gallery

    LPI-JIL-aren erreformari buruz hitz egiten EITBen (Teleberri-ETB2)

LPI-JIL-aren erreformari buruz hitz egiten EITBen (Teleberri-ETB2)

Biantik Kooperatibatik gure Ion Turrillas lankidea den (@jonturrillas) bidez, 2015. urtea hasi genuen EITB-eko albisteetan ageriz. Hain zuzen ere aurreko ostiralean, alegia, urtarrilaren 2an LPI-JIL-aren erreforma polemikoari buruzko elkarrizketa egin baitziolako Jasone Agirre kazetariak (EITB-Anboto @AgirreGarita). Elkarrizketan, parte hartu zuen ere gure Olatukoop-eko kide den (@OlatuKoop) Gorka Julio (@teketen) Talaios Kooperatibako kooperatibista (@Talaioskoop). Gorka Juliok ikuspegi praktikoago eta teknikoago bat eman zion gaiari, erabiltzaileen ikuspegitik gaia jorratu zuen.

Ion […]

Zorionak eta urte berri on opa dizuegu

Biantiketik gabon zoriontsuak eta alaiak izatea opa dizuegu eta noski datorren urtean gehiago eta hobeto!

Ongi izan!

  • Permalink Gallery

    BERRIAn Argitaratu zuten artikulua: «Editoreek jasoko dute tasaren dirua, ez kazetariek»

BERRIAn Argitaratu zuten artikulua: «Editoreek jasoko dute tasaren dirua, ez kazetariek»

Aurreko ostiralean alegia, abenduaren 12an, argitaratu zuten Berrian, Urtzi Urkizu kazetariak (@urtziurkizu) egindako artikulua Jabetasun Intelektual Legearen erreformari buruzkoa,

«Editoreek jasoko dute tasaren dirua, ez kazetariek». Bertan gure kide den Ion Turrillas-i (@jonturrillas) egin zioten elkarrizketa gai horri buruz, informazio gehiagorako irakurri: Berri osoa