Durangoko Azokan egongo gara, Kabi@ Gunean

Datorren astelehenean, abenduak 8, Durangoko Azokan egongo gara Kabi@ gunean (@kabiadurango). Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiegu gure ezin besteko Enpresarean (@enpresarean ) eta Olatukoop-eko (@olatukoop) lagunei eta noski Durangoko Azoka (@kabiadurango) berari, berriz han egoteko aukera eman digutelako.

Han ere izango dira Talaios Kooperatiba-koek (@TalaiosKoop) “Nola gauzatu zure ekimen teknologikoa: kultura libretik, kooperatibismo askerari buruz […]

  • Permalink Gallery

    Euskararen egunean – Biantik-eko Web Orrialdea Euskaraz aurkezten dizuegu

Euskararen egunean – Biantik-eko Web Orrialdea Euskaraz aurkezten dizuegu

Euskararen eguna ospatzeko aitzakiarekin, bide batez ere, gure Web Orrialdearen Euskarazko alea prest daukagula eta horrela gure aportazio txikia eta bultzada emateko Euskarari helarazi nahi dizuegu. Naiz eta lan handia izan euskaraz eta gazteleraz Web Orrialde dinamikoa eta sarrera berriekin mantentzea, uste dugu gai izanen garela desafioa aurrera eramateko. Aldez aurretik barkamena eskatzen dizuegu […]

  • Permalink Gallery

    “Gauzen Internetari Buruzko Pribatuaren V. Jardunaldian egongo gara (IoT)

“Gauzen Internetari Buruzko Pribatuaren V. Jardunaldian egongo gara (IoT)

Datorren azaroaren 27an, osteguna, Gauzen Internetari buruzko pribatuaren V. jardunaldian egongo gara. Ekitaldi hau, Pribatutasun eta Informazio Segurtasuneko Euskal Elkarteak antolatuko du. Jardunaldian, Gauzen Interneta edo “Internet of Things” (IoT) aztertuko da bere perspektiba ezberdinetatik.

Jardunaldia, BiscayTIK Fundazioko Bake Eder Ezagutzarako Zentruan izango da, Getxon Bizkaian.

Biantiketik joango da gure kide den Ion Turrillas. Jardunaldiaren azken txanpan egongo den eztabaida […]

Enpresarean

ENPRESAREAN Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen proiektu bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Donostiako Udalarekin elkarlanean kudeatzen duena. ENPRESAREANen helburua da arlo bereko edo beste arlo batzuetako enpresen artean elkarlana sustatzea, esperientziak zein jakintza trukatzea eta hornitzaile berriak aurkitzea. Hori guztia, baina, euskara elementu komuntzat duten enpresa, elkarte eta entitateen artean. Era berean, ENPRESAREANen bitartez, […]

Forokoop

Datorren asteazkenean, urriaren 22an alegia, FOROKOOP-eko 8. Jardunaldia (2011-2020 Hamarkada Kooperatiboa) izanen da Bizkaia Aretoan (Baroja Gelan) Bilbon, eta bertara Biantiketik joanen gara. Jardunaldi honetan, besteak beste, kooperatiben mugimenduaren erronkei buruzko hausnarketa aurkeztuko dute LANKIko ikertzaileek. Ondoren, parte-hartzeko dinamikaren unea izango da. Esperientzia aurkeztuko dira eta bertaratutako guztien artean eztabaida egingo da. Azkenik, CICOPAk, […]

Olatukoop

Aurreko asteazkenean, alegia, maiatzaren 14an aurkeztu genuen Olatukoop iniziatiba.

 

Baina zer da olatukoop?

Ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten dugun enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dugu OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta gure jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira gure helburuak. Horregatik enpresa proiektuak komunitate bezala izendatzen ditugu, ohiko enpresak baino askoz […]

Pribatuaren III. Jardunaldia,
Ebidentzia Elektronikoak

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Informatika Zerbitzuen Foru Elkarteak eta Pribatuak, Pribatutasun eta Informazio Segurtasuneko Euskal Elkarteak, pasa den martxoaren 28an, ostirala, “Ebidentzia Elektronikoei” buruzko Pribatuaren III. Jardunaldia antolatu zuten.

Koldo Mitxelena kulturguneko aretoan, gure bazkide den Ion Turrillas, aurkezle eta Pribatuako Lehendakari-orde gisa egon zen. Bertan, “Egiaztapen Elektronikoei” buruzko eztabaidarako gaiak ikuspegi juridiko, antolatzaile zein teknikoetatik jorratu ziren. Besteak beste, […]