Biantiketik plazerra izan da guretzako elkarlanean ibiltzea gure Talaios Koperatibako lagunekin (www.talaios.net). Hainbat abenturetan ibili izan eta gero, esate baterako Olatukoopen (www.olatukoop.net) besteak beste. Oraingoan ordea,“Interprest” proiektuan, Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburua (DSS/2016) esparruaren baitan izan da.

Baina zer da Interprest delakoa?

Poltsiko-interprete bat, aldibereko interpretazio sistema eramangarri eta librea da. Haririk gabeko teknologia baliatuz, mugikorretan oinarritutako komunikazio-sistema erabiltzen duena. Interprete edo igorlearen mugikorrak mikrofono txiki baten bidez bidaltzen du seinalea eta entzuleak edo hartzaileak mugikorrean jasotzen du. Proiektuak teknologia irekien aldeko apustu garbia egiten du hasieratik, komunitatearen esku jarriz garapen guztia.

Sistema hau eskuragarri dago mugikorretako aplikazio baten bitartez, bai iOS-en (gutxi barru) bai Androiden (https://play.google.com/store/apps/details?id=io.interprest.interprest) .

Azkenik, ez dugu post hau bukatu nahi Talaios Kooperatibari (www.talaios.net) berriz ere gurekin kontatu izateagatik, eskerrak eman gabe 🙂