Gipuzkoako Foru Aldundiak, Informatika Zerbitzuen Foru Elkarteak eta Pribatuak, Pribatutasun eta Informazio Segurtasuneko Euskal Elkarteak, pasa den martxoaren 28an, ostirala, “Ebidentzia Elektronikoei” buruzko Pribatuaren III. Jardunaldia antolatu zuten.

Koldo Mitxelena kulturguneko aretoan, gure bazkide den Ion Turrillas, aurkezle eta Pribatuako Lehendakari-orde gisa egon zen. Bertan, “Egiaztapen Elektronikoei” buruzko eztabaidarako gaiak ikuspegi juridiko, antolatzaile zein teknikoetatik jorratu ziren. Besteak beste, jardunaldia irekitzeko, Miren Lore Martinez Axpe anderea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren; Informazio Gizarterako Sistemen zuzendari nagusia, Elixabete Ostolaza Esnal anderea, IZFEko zuzendari nagusia eta Jaime Domínguez Macaya jauna Eusko Jaurlaritzako Telekomunikazio eta Informatikako Zuzendaria.

Jardunaldiaren irekiera eta gero, lau hizlariekin jarraitu zuen jardunaldia. Lehenengo, Datuak Babesteko Euskal BulegotikIñaki Pariente de Prada jauna, zuzendari bezala eta Pedro Alberto González jaunak fitxategien auditoretzan eta erroldaren arduradun gisa hurrenez hurren, Egiaztapen Elektronikoak aztertu zituzten kontrol Agintaritzaren ikuspuntutik. Gaia jorratu zuten berrikuntza teknologikoak eta pribatutasuna kontutan izanda. Baita Europar mailako Datu Pertsonalen Babesari buruzko erregulazio berriaren testu inguruan ere eta euren erronka zein desafioak aztertu zituzten.

Ondoren, Jonathan Barajas jaunak, ASPEI, Informatika Profesional Adituen Elkarteko bazkide gisa bere hitzaldian froga eta Egiaztapen Elektronikoen azterketa teknikoa egin zuen. Horretarako, Informatika ebaluazioa, kustodia katea eta egiaztapen elektronikoak, informazio digitala froga modu bezala edo froga gisa azaldu zuen.

ASPEI-eko hitzaldia eta gero, atsedenaldia izan zen. Jendeak aprobetxatu zuen oro har, elkarrekin aztertzen ari ziren gaietaz solasteko. Hamabiak eta hamarrak aldera, ber-habiatu zen jardunaldia, Edurne Arce Anderearekin. Ertzantzako, Teknologia Berrietako Sailburua Polizia Zientifikoko ikuspuntutik habiaturik. Edurne Arcek, Ertzaintzaren egitura eta funtzioak kate frogan, analisi digitaletan eta euren papera, froga elektronikoen azterkeei buruz hitz egin zigun, zehazki, Ertzaintza Polizia Zientifikoaren Egiaztapen Elektronikoen ikuspuntutik.

Azkenik, agian, jardunaldiko hitzaldirik biziena izan zen. Hain zuzen ere, Jorge Armando Bermúdez González Ziberdelinkuentziarako Fiskalak eskainitakoa. Ikuspegi juridiko eta judizial batetik aztertu zituen Ebidentzia Elektronikoak,  bere hitzaldian. Prozedura Kriminalaren Legea Ziberdelinkuentzia ikerketan aztertu zuen. Oso kritikoa izan zen fiskala legearekin. Bere ustez, legea, zaharkiturik eta eguneraturik gabe dagoelako.

Bukatzeko galdera edo eztabaidarako txanda egon zen. Bertan galdera eta zalantza benetan interesgarriak jorratu ziren. Baten bat azpimarratzekotan, fiskalari egindako hau: ea DBLOak batzuetan, zailtzen edo ostopatzen zuen fiskaltzaren ikerketak. Fiskalaren aldetik erantzuna, baiezkoa izan zen, bere ustez gaur egungo DBLO-ak ez baitago ongi erredaktaturik eta horrek dexente arazo sortzen dizkie. Orduan hika mika interesgarri bat sortu zen datuak babesteko Euskal Bulegoko hizlarien eta Fiskalaren artean.

Azkenik, Dani Villarrek, Pribatuako Lehendakari gisa, jardunaldiari itxiera eman zion ostiraleko ordubiak eta laurdenetan. Lehenik, eskerrak emanez, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Informatika Zerbitzuen Foru Elkarteari, Eusko Jaurlaritzari, Datuak Babesteko Euskal Bulegoari, hizlari guztiei eta bertaraturiko pertsona guztiei, Ebidentzia Elektronikoko jardunaldia posible egin izateagatik.

Jardunaldiaren aurkezpenak, programa eta bideoa, laster izango da www.pribatua.org-en.

Jardunaldiaren Bideoak:

AVPD-DBEB-Ebidentzia-Elektronikoak-#Jprib3-Gipuzkoa-1.zatia

AVPD-DBEB-Ebidentzia-Elektronikoak-#Jprib3-Gipuzkoa-2.zatia

ERTZANTZA-Ebidentzia-Elektronikoak-#Jprib3-Gipuzkoa

Jorge-Bermudez-Fiskala-Ebidentzia-Elektronikoak-#Jprib3-Gipuzkoa

Eztabaida-mahaia-Ebidentzia-Elektronikoak-#Jprib3-Gipuzkoa