Datorren astelehenean, abenduak 8, Durangoko Azokan egongo gara Kabi@ gunean (@kabiadurango). Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiegu gure ezin besteko Enpresarean (@enpresarean ) eta Olatukoop-eko (@olatukoop) lagunei eta noski Durangoko Azoka (@kabiadurango) berari, berriz han egoteko aukera eman digutelako.
Han ere izango dira Talaios Kooperatiba-koek (@TalaiosKoop) “Nola gauzatu zure ekimen teknologikoa: kultura libretik, kooperatibismo askerari buruz hitz egingo digu Beñat Irasuegik. Azkenik, Hirudart-etik “Kultura 3Dn Errealitate Areagotuaren eskutik” hitzaldia eskeiniko digute Amaia Elu-ren aldetik.
Gure partetik, jorratuko ditugun gaiak, IKT zuzenbideko “Ahazteko Eskubidea“ (“The Right to be Forgotten” edo “Derecho al Olvido“) eta Jabetza Intelektual Legeari buruzkoa izanen dira. Bi gaiak puri-purian daude, lehenengoa Intimitatea “versus” Informatzeko Eskubidearekin izan zuen talkatik datorrena, hain zuzen ere, Europar Batasuneko Epaitegiak ekainan eman zuen sententziak ezarritakoaren arabera. Bigarrena, 2015-eko urtarrilean indarrean sartuko den Jabetza Intelektual Legearen (LPI) erreforma polemikoagatik. Gure bazkidea den Ion Turrillas-ek (@jonturrillas), hitz egingo digu gai horiei buruz.
Hitzaldia euskaraz izango da, animatu eta etorri azokara!
@kabiadurango #azoka49 #dazokat
Informazio gehiagorako: Egitaraua
Azoka ezagutu: Durangoko Azoka
Leave A Comment