Datorren azaroaren 27an, osteguna, Gauzen Internetari buruzko pribatuaren V. jardunaldian egongo gara. Ekitaldi hau, Pribatutasun eta Informazio Segurtasuneko Euskal Elkarteak antolatuko du. Jardunaldian, Gauzen Interneta edo “Internet of Things” (IoT) aztertuko da bere perspektiba ezberdinetatik.
Jardunaldia, BiscayTIK Fundazioko Bake Eder Ezagutzarako Zentruan izango da, Getxon Bizkaian.
Biantiketik joango da gure kide den Ion Turrillas. Jardunaldiaren azken txanpan egongo den eztabaida mahaia moderatuko du. Zalantzarik gabe, galdera asko pizten zaizkigu gai honekin, adibidez: Zer dakar Gauzen Interneta? Noizbait ailegatuko al gara gauza guztiak inbentariatzera, monitorizatzera eta elkararremantzera? IoT publiko eta pribatu bat edukiko al dugu? Ba al daukagu araudirik arlo horretan?
Ez dago zalantzarik gauzen Internetak ekarri edo eskeintzen dituen onurak, esate baterako hainbat sektore hobetu ahalko lirateke, osasun edo energi arloan, garraioa edo uraren kudeaketaren efizientzia. Oro har esan daiteke gure bizitza errezagoa egingo digula, baina eta arriskuak… Gaur egun industria sektoreetan segmentaturik dago Gauzen interneta baina… zer gertatuko da IoTak sortutako Big Datarekin?
Adibide azpimagarri bat jartzea arren, 2032 urterako kalkulatzen da bataz beste pertsona bakoitzak izango dituela 5.000 gauza baino gehiago internetera konektatuta. Gaur egun Dronak eta bideokamarak non nahi daude eta beste teknologia batzuk ere, radio frekuentzia erabiltzan dituen teknologiak RFID, NFC (Near Field Comunication) eta abar.
Dena gure kontra bueltatzeko benetazko arriskua al dago? teknokrazia batera al goaz? Zer esango luke George Orwellek Gauzen Internetari buruz?
Jardunaldiari buruzko informazio gehiagorako: http://pribatua.org/iot-internet-of-things
Internet of Things (IoT)-ari buruzko informazio gehiagorako:
-. Definizioa: “Internet of Things” Zer da Gauzen Interneta?
-. Informe Autoridades de Control y grupo Article 29: Opinion 8/2014 on the on recentes developments on the Internet of Things
-. DBEB: “Gauzen Interneta” El Internet de las Cosas”
-. Gauzen Interneta, Kontseilu Europarra: http://www.theinternetofthings.eu/
-. Inteco-Incibe: El lado “Inseguro” de las Cosas”
-. TED, Bideo interesgarria: “The Internet of Things: Dr. John Barrett at TEDxCIT”
-. ENATIC-ek argitaratutako artikulu interesgarria: “Algunas reflexiones sobre el Internet de las Cosas y las comunicaciones máquina a máquina“
Leave A Comment