• Biantik

ONGI ETORRIAK BIANTIKERA

Teknologia aholkularitzako gertuko zerbitzu espezializatuak eskaini ahal izateko, BIANTIK. KOOP.ELK.TXIKIA sortu zen. Hain zuzen ere, besteak beste, alde batetik, informazio segurtasun arloan formazioa enpresan zein bezeroaren egoitzan eta aholkularitza ikuspegi juridiko eta tekniko batetatik eskainiz. Bestalde, BIANTIKek, softwarra garatzen du “SaaS” moduan (Software as a Service) eta sofware askeko aholkularitza eskainiz.Tokiko ekonomiak lantzeko, kudeatzeko eta sustatzeko softwarra garatu dugu ere. Azkenik, beste sistema jakitun eta produktu teknologiko batzuk landu ditugu ere. Gure zerbitzu guztiak gasteleraz eta euskaraz ematen ditugu eta beste batzuk ingelesez ere, gure bezeroekin harremanetan egoteko hizkuntza erosoez baliatu behar garela ulertzen dugulako.

ZER EGITEN DUGU BIANTIKEN?

Gure helburua
Bezeroaren beharretara egokitutako kalitatezko proiektu teknologikoak garatzen ditugu. Horretarako hain zuzen ere, ulertzera kondenaturik dauden arlo juridikoa eta teknologikoa batzen ditugu.
Gure filosofia
Gure eskarmentua gure jakituria da
Giltzapeko proiektuak
Ion TurrillasBazkide Kooperatibista
Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuan kolegiaturiko (ICAGI) Abokatua eta Zuzenbidean lizenziaduna da. Euskalduna, izugarri gustuko ditu teknologia berriak. Basherri sarearen Donostiako kontsumo talde bateko arduraduna da. 2008. urteaezgeroztik Blogger apala (http://jonturrillas.blogspot.com.es/), zortzi urte baino gehiagoko eskarmentua IKT zuzenbidean. Arlo publiko zein pribatuko Informazio Segurtaunean duen eskarmentua nabarmentzekoa da . Hain zuzen ere, 60 entitate lokaleko DBLO auditoretzak gauzatu ditu Gipuzkoan eta Nafarroan. Bestalde, auditoretza ezberdinak gauzatu ditu ere arlo bankario zein beste eremuetako entitateetan. Zeinbait ponentzia gauzatu ditu ere (EUSKAL SECURITICONFERENCE IIBYODEuskadi Irratian elkarhizketa -2013-MICAP – Miedo e imprudencias en el uso de la informática 2014 eta Durangokoazokan azkeneko bi urteotan besteak beste). Auditoretza, formazio eta aholkulariza lanak garatzen ditu. Heziketa arloan aipagarria Informazio Segurtasun arloan irakasle gisa behin baino gehiagotan jardun da, esate baterako, ISO 27000, LOPD-DBLO arlotan… adibide gisa, ASLEn – Segurtasun Informatikoari buruz eman zuen kurtsoa.  Beste gai batzuetan ematen ditu kurtsoak ere, adibidez, “Compilance” edo software askerako migrazioa nola gauzatzeko prozedurak azalduz. Aholkulari juridikoa egiten du Marken, interneteko domeinu, kontratazio informatikoan (SLAk eta abar), NDAk, bazkideen itunak eta IKT zuzenbidean orokorrean.  ENATICeko kide da eta duela bi urte baino gehiago ez geroztik, Pribatua, Pribatutasun eta Informazio Segurtasuneko Euskal Elkarteako Lehendakariordea da Ion.
Sergio MallafréBazkide Kooperatibista
J2EE arloko garapenean, software arkitekturan aholkularia eta informatikan Ingenieroa da Sergio. Goiener eta banca Ética Fiareko bazkide da, energia berriztagarrietan eta kontsumo lokal eta eramangarri batean sinisten du eta Kirolak oso gustoko ditu. CMMI eredu jasangarri eta heldu batean oinarritutako metodologia azkarrak jarraituz, proiektu informatikoak garatzen ditu. Bere eskarmentua enpresarekiko standarrak definitzea eta aplikatzea da, aipatutako metodologiaz baliatuz. Eskarmentu handia eta zabala dauka Euskal Administrazio Publikoko esparruan. Erabakiak hartzeko ekintzak aurrera eramaten ditu software faktoria eskaerak eta dokumentazioa kanporatze aldera, proiektuak kanporatu arren UML hizkuntza (lenguaje UML) erabiliz. Bezeroek eta erabiltzaileek definitutako funtzionalitateen arabera, aplikazioen funtzionamendu zuzenaz eta euren kalitateaz ziurtatzen da. Hainbat proiektu berrien bideragarritasunaz eta euren analisiaz enkargatzen da. Batez ere, proiektuen errekurtso edo baliabideak kontutan izanda eta bezeroaren negozioari begira. Sergio, aditua da azkeneko teknologiaz baliatuz proiektu berriak zuzenduz. Batez ere badu jaikintza handia mugikorretarako aplikazioen garapenean, besteak beste berezko hizkuntzetan  iOS eta Android plataformetarako eta baita ere HTML5 hizkuntzan garatutako aplikazioetan. Adibide gisa Alleup proiekturako garatu eta zuzendu duen aplikazioa daukagu. Aplikazio hau berezko hizkuntzan garatu da, azkarrago eta erabiltzailearen senzatsioa hobeagoa izan zedin. Aplikazioa, iOS eta Android plataformetarako garatu da eta dagoeneko eskuragarri dago.